YOUTH HOMELESSNESS IN THE UK. A DECADE OF PROGRESS?

Saved in:
QUILGARS, D., ET AL., YOUTH HOMELESSNESS IN THE UK. A DECADE OF PROGRESS?. YORK, Joseph Rowntree Foundation, 2008, 168 p.
Ref. 150653
Sted: SIIS Archivo
Palabras clave:
Búsqueda de empleo, Datos estadísticos, Entorno educativo, Evolución, Factor de riesgo, Juventud, Necesidades, Nivel local, Pobreza, Servicios de apoyo, Servicios de salud, Sin techo, Reino Unido
Abstract:
Joseph Rowntree Fundazioak gidaturiko azterlan honetan, Erresuma Batuko etxerik gabe diren gazteen egoerak azkeneko hamarkadan egindako aldeak berrikusten dituzte. Hamasei eta hogeita lau urteetako adinartean, gutxienez hirurogeita hamabost mila gazteek aterperik ez dutenaren estimazioa jasotzen du azterlanak, eta hauek guztietatik, berrogeita hiru mila gazteek omen dute gizarte zerbitzuekin harremana. Erresuma Batuaren baitan gertatu deszentralizazio prozesuak, bide desberdinetatik lortutako aurreratzeak izan ditu: Eskoziak 2012 urterako etxebizitza ziurtatu nahi die egoera honetan direnei; Ingalaterran 2007 urtean luzatutako gazteen aldeko egitasmoak, arazoen bitartekaritza eta etxeak errentan hartzea bultzatu nahi ditu; Ipar-Irlandan etxerik gabekoen gizarteratzearen egitasmoa osatu dute; eta Galesen ere gazteentzako bereizturiko egitasmoa antolatu dute. Azken urteotan, prebentzioari eta premiaren araberako taldekatzeari hartu zaio konturik gehien. Argi azaltzen dira gizarte maila apala dutenek eta haurtzaro traumatikoa izan dutenek, egoera honetan izatearen askoz ere arrisku nabariagoa dutena. Oinarrizko arazoak dira era berean, drogen kontsumitzeengatik edota buruko osasunaren nahasturek fenomenoarekin duten harremana. Arazoen aurre hartzeko bidean, lau lurraldeetan egindako saioen bideratze egokia aipatzen du txostenak, eta batik bat, familiaren baitan gerta ohi diren gatazkei kontu hartzen saiatzea eskatzen. Lan ezak duen garrantzia ere aipagarri dute azterlanaren deliberamenduetan, ikasketarik eta trebetasunik gabe, kronifikatze arriskuak ekidin behar diren horretan.