CONSUMER PARTICIPATION RESOURCE KIT FOR HOUSING AND HOMELESSNESS ASSISTANCE SERVICES
Bewaard in:
CONSUMER PARTICIPATION RESOURCE KIT FOR HOUSING AND HOMELESSNESS ASSISTANCE SERVICES. COLLINGWOOD, HOMEGROUND SERVICES AND RURAL HOUSING NETWORK LTD., 2008, 57 p.
Ref.
150207
Plaats:
SIIS Archivo
Palabras clave:
Barreras, Evaluación de servicios, Fundamentos, Manuales, Organización y gestión, Participación usuarios, Pobreza, Quejas, Recomendaciones, Sin techo, Reino Unido

Samenvatting:
Gizarte zerbitzuen arloan, beste askotan bezala, gero eta garrantzi handiagoa eskaintzen zaio erabiltzaileen parte hartzeari. Nahiz jarduerak planifikatu eta aurrera eramateko orduan, nahiz zerbitzuen emaitzak eta kalitatea ebaluatzeko orduan ezinbestekotzat jotzen da zerbitzu horien erabiltzaile diren pertsonen iritzi eta ezagutza kontutan hartzea. Parte hartze hori ez da, nolanahi ere, berez sortzen, eta beharrezkoa da erabiltzaileengan jarrera aktiboa sustatzeko estrategia eta baliabideak garatzea. Hori da, hain zuzen, aterperik ez duten pertsonentzako zerbitzuetako profesionalei zuzenduriko gida honen helburua: erabiltzaileek zerbitzuaren atal desberdinetan parte har dezaten bultzatzeko estrategiak garatzen laguntzea. Gidan, helburu honekin erabili daitezkeen estrategia desberdinak deskribatzen dira, bakoitzaren sendotasunak eta ahuleziak aurkezten eta azalpen horiek adibide praktikoez borobiltzen dira. Biltzen diren estrategiek parte hartze maila desberdinak aurreikusten dituzte -bezeroen iritziei buruzko kontsulta soiletik hasi eta zerbitzuen prestaketan elkarlana garatzeraino- zerbitzu mota desberdinen beharretara molda ahal izan daitezen. Horrekin batera, estrategia bakoitza deskribatzen duen fitxan, berau aurrera eramateko orduan erakundearentzat erabilgarri izan daitekeen informazioa ugari jasotzen du, hala nola, diru eta denborari dagokionez, aurrera ateratzeko behar duen esfortzu maila edo esfortzu horrek aldi batekoa edo jarraitua izan behar ote duen.

Wees de eerste die reageert!