PREMIERS RESULTATS DE L'ENQUETE SANTE PROTECTION SOCIALE 2006

Saved in:
PREMIERS RESULTATS DE L'ENQUETE SANTE PROTECTION SOCIALE 2006. PARIS, INSTITUT DE RECHERCHE ET DOCUMENTATION EN ECONOMIE DE LA SANTE, 2008, 24 p.
Ref. 150068
Location: SIIS Archivo
Palabras clave:
Acceso, Autoconcepto, Cuestionarios, Datos epidemiológicos, Desigualdad social, Drogodependencias, Enfermedad, Exclusión social, Fármacos, Prestaciones económicas, Protección social, Salud, Seguros, Servicios de salud, Tarifas, Utilización de servicios, Francia
Abstract:
IRDES deritzon institutuak osasun egoeraz gain, osasunean eta farmakoetan gastu-estaldura zein osasun-laguntzaren ordaina biztanleriaren ezaugarri sozioekonomikoen araberako informazioa lortu du gizarte-segurantzapean dauden ingurune metropolitarraren 8.000 etxebizitzatik. Nolakoa da Frantziarren osasun egoera? Ematen duenez, lau pertsonatik hiru osasuntsua dago, horrela dio inkestatutakoen %74,3k. Beste %21,3k bere osasun egoera ez ona eta ez txarra deskribatuko zuen eta %4,5 ez dago osasun onez. Emakumezkoak gizonezkoak baino osasun hobeagoa omen dute eta 65 urte baino gehiagoko biztanleak dira osasun txarragoa dutenak. Azken hauen %41,7k eta %52,1ek mugapen funtzionalaren bat eta osasun-arazo kronikoa dutelarik, hurrenez hurren. Datuen arabera, osasun egoerak sailkatzeko gizarte- mailaren pisuak badu zer esanik, gizarte maila gero eta txikiagoa edo txarragoa denean osasun-arazo gehiago edo osasunestaldura gutxiago daude. Begietako gaitzak, Hipertentsioa eta Artritisa dira gehien aipatutako gaitzak eta lau Frantziarretik bat ohiko erretzailea dela eta lau gizonetik eta hamar emakumetik batek gehiegi edaten duela atzematen dute. Erreformatik izan diren aldaketei begira, Frantziar gehienek -adinekoen salbu-, osasuntsuak daudenek eta gazteagoak direnek ez dute beste medikurik aukeratu, kopagoren bitartez aukera hori izan arren. Norbait dago gastuestalduratik at? CMUC estalduratik kanpo gelditzen diren artean, eskolarik gabekoen %31,0, langabetuen %17,9 eta kualifikaziorik gabeko langileen 12,9 nabarmentzen dira.