HOUSING AND INTEGRATION OF MIGRANTS IN EUROPE

Guardat en:
HOUSING AND INTEGRATION OF MIGRANTS IN EUROPE. DUBLIN, EUROPEAN FOUNDATION FOR THE IMPROVEMENT OF LIVING AND WORKING CONDITIONS, 2007, 112 p.
Ref. 149871
Localització: SIIS Archivo
Palabras clave:
Entorno urbano, Experiencias, Migración, Minorías, Nivel local, Política de vivienda, Programas de inserción, Recomendaciones, Vivienda, Europa
Resum:
Cities for Local Integration Policies for Migrants (CLIP) sareak 25 hiri europarretan immigranteentzat abian jarritako esperientzia interesgarriak elkarri ezagutzeko lan egiten du. Interesgarria da tokiko programak bultzatzerako orduan: hainbat hiri europarretan jasotako egitasmoek, aspaldidanik abian izanik, denboraren etorriarekin hobekuntza nabariak jaso dituztelako. Dokumentu honetan etxebizitzaren ingurunean, immigranteentzat bideratu gizarte-laguntzak eta jarduera egokiak -eta esperientziaren ondorioz egokituak izan direnak- jasotzen dira. Etxebizitza eta immigrazioa aipatzean, gure ingurunean gerta bezala, hiri orotan segregazioa nabarmentzen dute, eta legez arazo honi aurre egin beharra azpimarratzen dute. Azterlanak jasotako hiri bakoitzean bideratu direnetan, garrantzizkoa da arazoen aurrean hartu dituzten politikak zuzentzerako bideak: etxeen eraikitzeari eta urbanizazio egitasmoei kontu hartuaz, ingurune etniko anitzak bultzatuaz, mota desberdinetako zerbitzuak gertu izatearen ziurtatzeak eta beste hainbat neurri. Finantziazio neurriak eta egitasmo konkretuak aipatzen ditu, adibideko Marseillako 7.500 eurotako txekea jasotzearena, etxebizitza jabetzak bultzatzeko. Deliberamenduek, arlo komunitarioaren indartzeari garrantzia erabatekoa ematen diote, non gizarte zerbitzuek koordinatze-lanean aritu behar duten aniztasun zabaleko ikuspegiak dituzten sektoreekin.. Aniztasuna bultzatzera behartuak dira hiriak, nazio mailan antolaturik behar duten programen berezitasunak aintzat hartuko dituztenak; prebentzioa, kulturen euskarri izatea eta bazterkeria zaindu behar dute horretarako, dokumentu honetako egileek.