CHILD POVERTY AND WELL BEING IN THE EU. CURRENT STATUS AND WAY FORWARD

Збережено в:
CHILD POVERTY AND WELL BEING IN THE EU. CURRENT STATUS AND WAY FORWARD. BRUSELAS, EUROPEAN COMMISSION, 2008, 252 p.
Ref. 149834
Локація: DFB Archivo
Palabras clave:
Ayudas a la familia, Datos estadísticos, Entorno familiar, Exclusión social, Familias monoparentales, Gasto social, Grados, Hogares, Indicadores, Infancia, Medición, Nivel de ingresos, Pobreza, Precariedad, Prestaciones económicas, Recomendaciones, Rendimiento escolar, Unión Europea
Короткий огляд:
Pobreziak haurren bizi baldintzetan eta etorkizunari begira izan ditzaketen aukeretan duen eragin benetan kaltegarria dela eta, Europar Kontseiluak arazo honi ahal bezain laster aurre egiteko neurriak har zitzaten eskatu zien EB-ko herrialdeei 2006-an. Hain zuzen, helburu hori lortzeko ahal bezain politika eraginkorrak garatzen laguntzea da Europar Komisioak argitaraturiko txosten honen helburua. Bertan, Europako herrialde desberdinetan pobrezian edo pobrezia pairatzeko arriskuan bizi diren haurrei buruzko datuak, arrisku hori aurresan dezaketen faktoreak eta, orain arte, herrialde desberdinetan garaturiko gizarte laguntzek izan duten eragina aztertzen du Europar Komisioaren menpeko Gizarte Babeserako Komiteak zeregin horretarako espresuki izendaturiko lantaldeak. Analisi honetan oinarrituz, Europako herrialde desberdinak pobreziaren arloan aurrez aurre dituzten erronken arabera sailkatzen dituen diagnosi bat burutzen dute egileek. Horrela, lehen taldean, Eskandinaviar herrialdeetan bezala, lan merkatua eta gizarte laguntzen eraginkortasunari esker pobrezia tasa baxuak lortu dituzten herrialdeak leudeke. Bigarren taldeko herrialdeetan, Frantzian edo Belgikan kasu, pobrezia maila onargarriak lortu arren, lan merkatutik kanpo aurkitzen diren familia kopurua murriztea da erronka nagusia. Hirugarren taldeko herrialdeetan bestalde, Erresuma Batuan esaterako, lanik gabe aurkitzen diren familia kopurua murrizteaz gain, lanean aritu arren pobrezian bizi diren familiei zuzenduriko laguntzak garatu beharko lirateke. Azkenik, Espainia edo Portugal bezala laugarren taldean aurkitzen diren herrialdeetan, langile apalenei gutxieneko soldatak segurtatzera bideraturiko neurriez gain, gizarte laguntzen eraginkortasuna hobetzera zuzendu behar dira ahaleginak.