EAE-KO ETXEBIZITZA SISTEMA ETA POLITIKA EUROPAKO TESTUINGURUAN. DOKTORE-TESIA
Guardado en:
ETXEZARRETA, A., EAE-KO ETXEBIZITZA SISTEMA ETA POLITIKA EUROPAKO TESTUINGURUAN. DOKTORE-TESIA. BILBAO, EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA, 2005, 420 p.
Ref.
148918
Localización:
SIIS Archivo
Palabras clave:
Características sistema, Ecología, Estado social, Estudio de necesidades, Estudio prospectivo, Exclusión social, Familia, Financiación, Género, Modelos, Normativa, Política de vivienda, Tarifas, Tendencias, Araba, Bizkaia, España, Gipuzkoa, País Vasco, Panorama internacional

Resumen:
Ikerketa hau bideratu duen hipotesia, hau da, ikerketaren emaitza gisa baieztatu ala ezeztatu nahi den baieztapena ondokoa da: geurean planteatzen eta aplikatzen diren etxebizitza politikako neurriek etorkizuneko gizarteko beharrak asetzen dituen etxebizitza sistema bat eratzeko balio dutenentz aztertzea. Hau da, ezinbestekoa da, politika neurrien bidez eta merkatuaren mekanismoen bidez eratzen ari den etxebizitza sistema, etorkizuneko emakume eta gizon guztien etxebizitza beharrak betetzeko ondo diseinatuta al dagoen aztertzea eta hausnartzea. Testuinguru honetan, babes ofizialeko etxeen politikak eta bestelako neurriek etxebizitza merkatuaren gain zein zentzutan eragingo duten ikusi beharko da, eta ea, azkenaldian pilatu diren etxebizitza beharrak eta bidean datozenak asebeteko al diren. Azpi-helburuak berriz, ondorengoak dira: batetik, hurbileko herrialde aurreratuenetan etxebizitza sozialak izandako krisiaren ondotik hemen planteatutako etxebizitza sozial formulak nola egokitzen diren ikustea. Bestetik, bizi dugun globalizazio neoliberal garaian merkatuaren logika kontrolatzea xede duten jarrera eskuartzaileen eraginkortasuna baloratzea. Areago, etxebizitza berrien eraikuntzan oinarritutako estrategiak gurea bezalako lurraldean sortuko dituen ingurugiro ondorioak aztertzea. Eta azkenik, emakumeek, gizartean eta ekonomian duten bigarren tokia kontuan izanda, etxebizitzaren arazoa gizonezkoek baino gehiago pairatzen al duten egiaztatzea.

Sea el primero en dejar un comentario!