THE NEED FOR GENDER GUIDELINES TO IMPLEMENT THE EU QUALIFICATION DIRECTIVE AND THE ASYLUM PROCEDURES DIRECTIVE

Gespeichert in:
THE NEED FOR GENDER GUIDELINES TO IMPLEMENT THE EU QUALIFICATION DIRECTIVE AND THE ASYLUM PROCEDURES DIRECTIVE. BRUSELAS, EUROPEAN WOMEN'S LOBBY, 2007, 20 p.
Ref. 148578
Standort: SIIS Archivo
Palabras clave:
Derechos humanos, Género, Hombre, Migración, Minorías, Mujer, Normativa, Refugiados, Unión Europea
Abstract:
Atzerritik Europar Batasuneko herrialde ezberdinetara babes politikoa eskatuz etorri diren emakume ezberdinen esperientzia askok arazo ezberdinak azpimarratzen dituzte eskari prozesua burutzerakoan: beraien emakume egoera horretan, babes agintariek eta babes prozesu osoan parte hartzen duten aktoreen azaltzen duten adiera eza. Emakume eta gizonezkoek babes politikoa eskatzeko izan ditzaketen arrazoiak oso ezberdinak izan daitezke maiz. Europar herrialdeetara hurbiltzen diren emakume askok, beraien herrialdeetan baino eskubide gehiago izatea espero du bertan, baina, tamalez prozesu osoan parte hartzen duten aktoreen artean, beren egoeraren arriskua ulertzen ez duen arduradunekin topo egitea gerta liteke: jatorrizko herrialdeetan pairatzen dituzten bortxa eta genero biolentzia ekintzak beren bizia arriskuan jartzen duela ulertzen ez duten agintari edo arduradunak. Horrexegatik, liburuxka honen helburua Europar Batasuneko herrialdeetara babes politiko eske datozen emakumeentzat, beren giza eskubideak errespeta daitezen buruturiko laguntza tresna bat eratzea izan da. Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Goi Komisarioaren genero gidaliburua oinarri harturik, beren eskubideak errespetatu ahal izateko eman beharreko pausuen berri azaltzen du dokumentuak. Bestalde, Errefuxiatuen Goi Komisarioaren gidaliburua erabiltzeko aholkuak aurkezten dira eta emakume hauentzat garrantzitsuak diren artikuluak azpimarratzen dira, esaterako, arrisku larrian dauden aktoreen definizioa jasotzen duen seigarren artikulua, jazarpen ekintzan zein diren azaltzen dituen bederatzigarren artikulua edo jazarpen egoeran kontutan hartzen diren arrazoiak jasotzen dituen hamargarren artikulua (arraza, erlijioa, nazionalitatea). Bukatzeko, Europar Batasuneko Nazioarteko Itunen erreferentziak ere ematen ditu argitara dokumentu honek.