YOGA FOR CHILDREN WITH AUTISM SPECTRUM DISORDERS. A STEP-BY-STEP GUIDE FOR PARENTS AND CAREGIVERS

Salvato in:
BETTS, D.E., BETTS, S.W., YOGA FOR CHILDREN WITH AUTISM SPECTRUM DISORDERS. A STEP-BY-STEP GUIDE FOR PARENTS AND CAREGIVERS. Londres, JESSICA KINGSLEY PUBLISHERS, 2006, 101 p.
Ref. 146546
Localizzazione: SIIS M48.58
Palabras clave:
Autismo, Discapacidad, Discapacidad del lenguaje, Manuales, Trastornos del espectro autista, Relajación
Abstract:
Autismodun seme baten zaintzan urteetan zehar irabazitako esperientziak bultzatu ditu gida honen autoreak Joshuari yogak egin dion onura autismo espektroko gaixotasunak dituzten gainontzeko umeen guraso eta zaintzaileekin banatzera. Autoreen esperientziaren arabera, yogak asko lagundu diezaieke gaixotasun hau duten haurrei beren sintomak eta antsietatea menperatzen. Sasoi fisikoari dagokionez, yogak muskuluen tonifikazioa, mugikortasuna eta koordinazioa, esku eta behatzen abilezia edota oreka lantzen lagundu diezaieke. Txikikeria dirudikeen arren, ariketa fisikoa garrantzitsua da autismodun haurrentzat, norberarekiko konfiantza areagotu eta taldeko jolas eta kiroletan partehartzea errazten duen neurrian. Bestalde, yoga jarrerekin batera egiten diren arnasketa ariketak estresa eta antsietatea gainditzeko lagungarriak dira eta horrek haurraren sozializazioan eta elkarrekintzetan eragin positiboa izan dezake. Gida honetan, autismodun haurren ezaugarri bereziei egokituriko yoga-ariketa multzo bat eskaintzen zaie haur hauen guraso eta zaintzaileei. Ariketa guztiak azalpen eta irudiez laguntzen dira, hasiberrientzat beren haurrari irakastea ahal bezain erraza gerta dadin.