THE IMPACT OF MARIJUANA LAW ENFORCEMENT IN AN ECONOMIC MODEL OF CRIME
Guardat en:
SHEPARD, E.M., BLACKLEY, P.R., THE IMPACT OF MARIJUANA LAW ENFORCEMENT IN AN ECONOMIC MODEL OF CRIME. JOURNAL OF DRUG ISSUES, Vol. 37, no. 2 (2007), p. 403-424.
Ref.
146444
Localització:
SIIS R.993 Archivo
Palabras clave:
Acción contra las drogodependencias, Cannabis, Crítica, Delincuencia, Despenalización, Drogas ilegales, Drogodependencias, Efectos, Impacto económico, Tráfico de drogas, EE.UU.

Resum:
Azken hamarkadetan Estatu Batuetako gobernuak indartu egin du drogen aurkako borrokari eta, zehazki, cannabisaren aurkako borrokari eskaintzen dion baliabide kopurua, justiziaren arloan batez ere. Eskuragarri diren estimazioen arabera, cannabisa erabili edo saltzearen aurkako legedia indarrean jartzeak urteko 8 bilioi dolar inguruko gastua suposatzen du gobernuarentzat eta ez dago zalantzarik neurri handi batean legedia horren zorroztasunari zor zaiola azken urteetan kartzelan den pertsona kopuruan izan den gorakada ikusgarria. Artikulu honetan, autoreek kritika zorrotza egiten diote Estatu Batuetako gobernuak cannabisari dagokionez jarraitu duen politikari. Hain zuzen, euren ustez, cannabisaren aurkako debekuak gainontzeko drogen erabilera eta bestelako delitu kopuruan duen eragina azterturik, ezin esan daiteke gaur arte jarraituriko politikak eragin positiborik izan duenik. Aitzitik, buruturiko ikerketen arabera, cannabisari loturiko atxiloketen areagotzeak eragin negatiboa du jabegoaren aurkako delituetan eta hilketa tasetan. Bestalde, polizia eta justiziaren baliabideak delitu larriagoetatik urruntzen dituen neurrian, kaltegarritzat jo daiteke cannabisaren debekuak Estatu Batuetako gizartean izan duen eragina. Autoreen ustez, beraz, ezinbestekoa da cannabisaren legalizazioak edo arauturiko merkatu baten ezarpenak izan ditzakeen abantailak hausnartzen hastea.

Sigues el primer a deixar un comentari!