WHO CARES? THE STATE OF DEMENTIA CARE IN EUROPE
I tiakina i:
ALZHEIMER EUROPE, WHO CARES? THE STATE OF DEMENTIA CARE IN EUROPE. LUXEMBURGO, ALZHEIMER EUROPE, 2007, 7 p.
Ref.
146095
Tauwāhi:
SIIS Archivo
Palabras clave:
Cuidador informal, Demencia, Intervención informal, Personas mayores, Europa

Whakarāpopotonga:
Europan, dementzia edo Alzheimer-en Gaisotasuna pairatzen duten pertsonen %84-a zaintzaile informal baten kargu bizi da Alzheimer Europa erakundeak Frantzia, Alemania, Polonia, Eskozia eta Espainian buruturiko inkesta honen arabera. Ikerketaren emaitzak jasotzen dituen txostenak salatzen duenez, zaintzaile hauei erakunde publikoetatik eskaintzen zaien informazioa eta laguntza guztiz urriak dira: zaintzaileen erdiak baino gehiagok egunean 10 ordutik gora pasatzen du gaixoaren arreta lanetan eta, hala ere, ez du inolako etxeko laguntza edo eguneko zaintzarik jasotzen. Gainera, lau zaintzailetik bostek jotzen dute eskastzat diagnosia jaso zuten momentuan tratamenduari eta laguntza zerbitzuei buruz eskaini zitzaien informazioa. Pertsona hauek pairatzen duten zama fisiko eta psikologikoa kontutan hartuz -hamarretik seik gaixotasun fisikoren bat pairatzen du eta erdia baino gehiagok depresioa garatzen du zaintza lanaren ondorioz- nabarmena da laguntza zerbitzuak garatzeko premia. Zentzu honetan, Alzheimerra duten pertsonen funtzio kognitiboa hobetzeko tratamenduaz gain, sortzen zaizkien portaera arazoei arreta handiagoa eta eguneroko zereginetarako laguntza zerbitzuak aldarrikatzen dituzte zaintzaileek.