RESULTS OF THE EVALUATION OF A SCHOOL-BASED PROGRAM FOR THE PREVENTION OF SUBSTANCE USE AMONG ADOLESCENTS
Guardat en:
EU-DAP STUDY GROUP, RESULTS OF THE EVALUATION OF A SCHOOL-BASED PROGRAM FOR THE PREVENTION OF SUBSTANCE USE AMONG ADOLESCENTS. Serie: EUDAP FINAL TECHNICAL REPORT, VIENA, EUROPEAN DRUG ADDICTION PREVENTION TRIAL, 2006, 36 p.
Ref.
145385
Localització:
SIIS Archivo
Palabras clave:
Adolescentes, Drogodependencias, Efectos, Entorno educativo, Evaluación de servicios, Juventud, Programas de prevención, Europa

Resum:
EU-Dap izeneko proiektu hau 2002an Europar Komisioak emaniko dirulaguntzari esker buruturiko egitasmoa da. EU-Dap proiektuaren helburu nagusiak eskola mailako esku-hartzean oinarritutako droga prebentziorako egitarau bat garatzea eta bere eraginkortasuna neurtzea dira. Eraginkortasuna, egitarauak droga erabilpena murrizteko duen gaitasunaren arabera neurtu da. Egitasmoaren helburuak lortzeko, estatu ezberdinetako bigarren hezkuntzako 143 eskolako 7.000 bat nerabeen portaera aztertu da. Ikerketaren emaitzen arabera, tabakoa, alkohola nahiz legez kanpoko drogek joera berdin bat erakusten dute: nerabezaroan kontsumitzen hasitako sustantziek mendekotasuna garatzeko joera aurkezten dute. Horrexegatik da hain garrantzitsua, lan honen egileen arabera, prebentzio ekintzak eskoletan garatzea. Hala ere, aipatzekoa da, premisa honen inguruko ebidentzia enpirikoak nahiko ahulak direla oraindik ere. Egitarauak, ordu beteko 12 klase eskaintzen ditu, asteko bat. Irakasleak, droga ezberdinen inguruko arrisku eta babes faktoreen inguruko informazioa luzatzen die ikasleei, bere erabileraren inguruko jarrerak garatu asmoz. Programak lantzen duen bigarren eremuak, droga ezberdinen inguruko sinismen, arau eta datuak eskaintzen ditu. Azkenik, hirugarren talde batetan, arazoak konpontzeko, erabakiak hartzeko edo helburuak ezartzeko beharrezkoak diren gaitasunak garatzea bilatzen du. Lorturiko emaitzek zera erakusten dute: badirudi ekintza hauek alkohola eta cannabisaren kasuan emaitza hobeak lortzen dituela tabakoaren kasuan baino. Era berean, droga ezberdinakmaiz erabiltzen dituztenengan eraginkortasun handiagoa erakusten du noizbehinka erabiltzen dutenen artean baino. Mutilen kasuan ere emaitza hobeak lortu dira nesken artean baino, eta herrialde ezberdinen artean, oraindik esplikatu gabeko ezberdintasunak aurkitzen dira.

Sigues el primer a deixar un comentari!