RESILIENCIA Y CONSUMO DE DROGAS: UNA REVISION

Gorde:
BECOÑA, E., RESILIENCIA Y CONSUMO DE DROGAS: UNA REVISION. ADICCIONES, Vol. 19, no. 1 (2007), p. 89-101.
Erref. 145232
Kokapena: SIIS R.841 Archivo
Hitz-gakoak:
Adaptación personal, Alcohol, Drogas ilegales, Drogodependencias, Juventud, Literatura científica, Prevención, Tabaco, Trauma
Laburpena:
Erresilientzia eta drogen kontsumoaren arteko harremanari arreta jarri diote txosten honen egileak eta gaiari buruzko egindako ikerketen bilduma ematen digu. Haurtzaroan edo gaztaroan, batez ere, tratu txarrak pairatu dituztenek edo egoera traumatikoetatik igaro direnek drogen kontsumoan erortzeko gainerako biztanleria baino arriskua handiagoa izaten ohi dutela ezaguna da: erresilientzia gutxiago izan dezakete. Egun, egoera horietatik irteten eta, gainera, gizartean osoki egokitzen lortu duten pertsonak azterketa-unitate garrantzitsuak dira osasun mentalaren arloarentzat baita drogen mendekotasunaren arloarentzat ere. Izan ere, norberaren psikopatologiaren arazo larririk izan ez dutenak edo drogen salbu egoten lortu dutenak -norberaren gaitasunagatik edo bere buruaz jabeturik- kasu baliotsuak dira zenbait nahasteren prebentzio eta tratamendu diseinatzeko. Zeintzuk izango lirateke erresilientzia osatzen duten faktoreak? Edozein trauma egoeratik egokitze bilakaerari lagunduko dioten faktoreen artean, haurraren enpatia, iraunkortasuna, gaitasuna edo norberaren estimua aipatzen dira, besteak beste. Erresilientziaren enborra, funtsean, norberaren gertakari traumatikotik suspertzeko gaitasunak eta denborazko estres kronikoari eusteak osatzen dute. Halere, sustantziaren araberako desberdintasunak ageri dira erresilientziaren eragin positiboari dagokionez. Batez ere, gaitasun horren balioa legez kanpoko drogen kontsumoaren aurrean antzematen dute, eta hein gutxi batean alkoholaren eta tabakoaren kontsumoei dagokienez, azken bi hauek, zalantzarik gabe, onartuagoak edo gizarteratuagoak direlako. Fergusson eta Horwood egileek, adibidez, 2003an egindako denborazko ikerketaren arabera, erresilientziaren maila txikiagoa zutenen 16 eta 21 urte bitartekoen %23,9k legez kanpoko drogen mendekotasuna zuten eta beste %14,1ek, berriz, alkoholarena. Autore guztien arabera, arriskuak ikusaraztea, familiaren paper aktiboa, erreferentzia- pertsonak edukitzea eta gizarte-sare batean egotea zalantzarik gabeko babes faktoreak dira erresilientziaren gaitasuna sortzeko edo, indartzeko, hala balegokio.