DRUG CONSUMPTION ROOMS: AN OVERDUE EXTENSION TO HARM REDUCTION POLICY IN THE UK?

Сохранить в:
LLOYD, C., HUNT, N., DRUG CONSUMPTION ROOMS: AN OVERDUE EXTENSION TO HARM REDUCTION POLICY IN THE UK?. INTERNATIONAL JOURNAL OF DRUG POLICY, THE, Vol. 18, no. 1 (2007), p. 5-9.
Ref. 144460
Хранение: SIIS R.1114 Archivo
Palabras clave:
Consumo, Drogas ilegales, Drogodependencias, Evaluación de necesidades, Política, Reducción de daños, Salas de venopunción, Reino Unido
Краткий обзор:
Drogak injekzio bidez hartzeko kontsumo gela higienikoen aldeko aldarrikapen politiko zein zientifikoen ugaritzea gora-behera, orain arte Britainia handiko gobernuak ez die halako programak esperimentalki probatzeko gomendioei jaramonik egin. Azken adibidea soilik aipatzeagatik, 2006-an gobernuak ikerketa talde independente bat izendatu zuen espresuki, injekzio gela higienikoen beharra eta dagoeneko antzeko programak garatu dituzten herrialdeetan lortu duten eraginkortasuna aztertzeko. Ikerketa talde honek injekzio gela higienikoak esperimentalki frogatzeko gomendioa burutu zuen 2006-ko bere txostenean, Erresuma Batuan injekzio bidezko droga erabilerak osasunaren zein gizarte elkarbizitzan arloan sortzen dituen hainbat arazori aurre egiteko era bakar eta eraginkorra izan zitekeelakoan. Gobernuak ordea gomendioari entzungor egitea erabaki zuen, froga enpiriko nahikorik ez dagola argudiatuz. Artikulu honetan, autoreek 2006-an garaturiko ikerketa taldeak jasotako emaitzak berreskuratu eta azken urteetan injekzio programak garatu dituzten herrialdeetako ikerketekin osatzen ditu, gobernuaren jarrerari kritika zuzen bat eginaz. Beraien ustez, gobernuak injekzio gela higienikoak Erresuma Batuan esperimentalki frogatzearen aurka erabiltzen dituen argumentuak -droga merkatuak eta drogazaleak injekzio gelen inguruetara erakartzeko eta, ondorioz, delinkuentzia areagotzeko arriskua lirateke aipatuenak- baliogabe gelditzen dira nazioarteko ikerketen emaitzen aurrean. Bestalde, programa esperimentalak ezartzea onartzen ez den bitartean, Erresuma Batuari dagokionez datu enpiriko baliagarriak izatea ezinezkoa izango dela salatzen dute autoreek.