DIRECT PAYMENTS: CREATING A TWO TIERED SYSTEM IN SOCIAL CARE?

Saved in:
LEECE, D., LEECE, J., DIRECT PAYMENTS: CREATING A TWO TIERED SYSTEM IN SOCIAL CARE?. BRITISH JOURNAL OF SOCIAL WORK, Vol. 36, no. 8 (2006), p. 1379-1393.
Ref. 143995
Location: SIIS R.717 Archivo
Palabras clave:
Contratos, Dependencia, Discapacidad, Estadísticas de servicios, Evaluación de servicios, Prestación vinculada al servicio, Prestaciones económicas, Servicios sociales, Toma de decisiones, Usuarios, Reino Unido
Abstract:
Zuzeneko dirulaguntzak (direct payments delakoak) geroz eta herrialde gehiagotan zabalduago dagoen dirulaguntzak dira. Honen helburua, ezintasuna duten eta instituzionalizaturik ez dauden pertsonei, hirugarren pertsona baten kontrataziorako dirulaguntza bat luzatzea da. Erresuma Batuan 1997 geroztik jasotzen dituzte hiritarrek laguntza hauek udaletxeetatik eta hasiera batetan bere hedapena geldoa eta irregularra izan arren, urte gutxiren buruan, erabiltzaile kopuruak berebiziko igoera izatea espero da. Ingalaterran, esaterako, 2001ean 5.423 erabiltzailek zuzeneko dirulaguntza jasotzen zuten eta bi urteren buruan, 2003an, pertsona kopurura 12.585eraino igo zen. Onuradunen artean, gehiengoa ezintasun fisikoak dituzten pertsonak dira (ia 7.000) eta batezbesteko adina txikiagoa da gainontzeko zerbitzu tradizionalak erabiltzen dituztenen artean baino. Hala ere, badirudi artikulu honen autoreen arabera, erdi-mailako klaseko pertsonek, dirudunagoek, hezkuntza maila altuagoa dutenek eta gaitasun handiagoak dituztenek, zuzeneko dirulaguntzak jaso ahal izateko aukera handiagoa dutela. Honen ondorioz, bi maila ezberdinetako laguntza sistema bat garatzen ariko litzateke. Artikuluak, hipotesi honen inguruan buruturiko ikerketa baten emaitzak argitaratzen ditu, nahiz eta, erabateko ondoriorik ez duen luzatzen. Hala ere, zuzeneko dirulaguntzak garatu dituzten herrialdeek kontutan izan beharreko zenbait alderdi interesgarriren inguruko gogoetan jasotzen ditu.