FUTURE DEMAND FOR LONG-TERM CARE, 2002 TO 2041: PROJECTIONS OF DEMAND FOR LONG-TERM CARE FOR OLDER PEOPLE IN ENGLAND

Salvato in:
WITTENBERG, R., ET AL., FUTURE DEMAND FOR LONG-TERM CARE, 2002 TO 2041: PROJECTIONS OF DEMAND FOR LONG-TERM CARE FOR OLDER PEOPLE IN ENGLAND. KENT, PERSONAL SOCIAL SERVICES RESEARCH UNIT, 2006, 33 p.
Ref. 143797
Localizzazione: SIIS Archivo
Palabras clave:
Cuidados de larga duración, Datos estadísticos, Dependencia, Estadísticas de servicios, Estudio prospectivo, Evaluación de necesidades, Financiación, Gasto social, Intervención informal, Personas mayores, Prestaciones económicas, Servicios sociales, Tendencias, Reino Unido
Abstract:
Pertsona nagusien zaintzaren finantzaketa gaiak hainbat auzi jartzen ditu mahai gainean: datozen urtetan zenbatek behar izango ditu epe luzeko zainketa lanak? Zenbateko kostua izango dute lan hauek? Publikoki finantzatuko al dira zerbitzu hauek eta hala izango ez balitz, zenbateko kostua izango lukete erabiltzaileengan? Nola burutuko da gastu guzti hauen banaketa? Guztien esku egongo al dira zaintza zerbitzu hauek? Galdera guzti hauei erantzun bat aurkitu nahi bazaie, hainbat aldagaien inguruko proiekzioak egitea nahi eta ezkoa bilakatzen da. Ezinbestekoa zaigu jakitea, adibidez, adin nagusiko zenbat pertsona izango diren etorkizunean, hauen ezgaitasun maila, familiak emandako laguntzak erabilgarri jarraituko duen edo egungo zaintza ereduak berdin segituko duen. Artikuluak aurkezten duen lanean, gorabehera guzti hauek ihardetsi asmoz, hipotesi ezberdinak kontuan hartu eta Ingalaterrako biztanleriaren eta bertako zerbitzuen kostuen inguruko proiekzioak burutzen dira. Beste gauza batzuen artean, pertsona zaharren arteko hilkortasun eta ezintasun maila eta zerbitzu edo plaza bakoitzeko kostuak kalkulatzen dira. Emaitzen arabera, Ingalaterrako zahar ezindu kopurua ehuneko ehuna haziko litzateke eta presio demografiko honen ondorioz, zahar egoitza kopuruak ehuneko 115ean gehitu beharko lirateke. Proiektatutakoaren arabera, areagotze honi erantzun egokia ematekotan, epe luzeko zaintza zerbitzuen gastua ehuneko 325ean gehitu beharko litzateke. Ezintasun maila konstante mantenduko balitz, gastua Ingalaterrako barne produktu gordinaren 2,63a izango zen 2041 urterako. Aldiz, erikortasuna edo morbilitatea txikiagotuko balira, kopurua 1,90ekoa izango litzateke. Artikuluak, horrenbestez, irakurlearen eskura jartzen ditu auzi guzti hauen inguruko argibide eta lanabesak.