INFORME 2006 DE LA JUNTA INTERNACIONAL DE FISCALIZACION DE ESTUPEFACIENTES

Na minha lista:
JUNTA INTERNACIONAL DE FISCALIZACION DE ESTUPEFACIENTES, INFORME 2006 DE LA JUNTA INTERNACIONAL DE FISCALIZACION DE ESTUPEFACIENTES. NUEVA YORK, NACIONES UNIDAS, 2007, 113 p.
Ref. 143707
Localização: SIIS DD 17.3 JUN inf Archivo
Palabras clave:
Acción contra las drogodependencias, Control, Cooperación internacional, Delincuencia, Desarrollo económico, Drogas ilegales, Drogodependencias, Efectos, Producción, Recomendaciones, Tráfico de drogas, Panorama internacional
Resumo:
Nazioarteko drogen egoeraz, Nazio Batuen erakundeak 2006 urteari dagokion ikuskatze-txostenean argitaratutakoan, internet eta komunikazioaren teknologia berriak aipatzen ditu, posta-zerbitzu arruntetaz gain, trafikatzaileek geroz eta ohikoago erabiltzen dituzten gailutzat. Internet sarean arruntak dira faltsututako botikekin burutu salmentak, eta hauei aurre egiteko, nazioarteko eta estatuen legediaren indartzearen beharra azpimarratzen du txostenak. Europa mailan, cannabisaren kontsumitzeak dira erabat gailentzen direnak. Hogei milioi europarrek -18 urtetik gorako populazioaren %20ak, inoiz, marihuanatik eratorria den gairen bat kontsumitu izana onartzen du, eta 15-34 urteen artean kokatutako adinartean, kontsumitzeek ez dute galkarik aurkitzen oraindik. Kokainaren kasuan, mundu osorako produkzioaren laurdenak, Europan aurkitzen ditu kontsumitzaileak. Espainian eta Erresuma Batuan ematen dira droga honen erabilera prebalentzia daturik jasoenak; eta tratamenduetan hartutakoen artean ere, Espainia da zerrendetan liderretakoa -Herbereen atzetik. Tratamendu orotan izena emandakoetatik, koka-landarearen deribatu honen ondorioz izena emandakoak, ehunetik hamar dira; eta Espainiaren kasuan, tratamendu programa guztietatik, kokainarenak, ehuneko hogeita sei eskaera jasotzen ditu. Herbereak, Polonia eta Belgikan ekoizte omen dira, munduan zehar kontsumitutako MDMA edo estasi-pilularik gehienak -estimazioen %80. Gai honen kasuan, Irlandako Errepublikan jasotako datuetan, ikasleek eginiko kontsumoetan hazkuntza nabaria aipatzen da; gehien hartutako bigarren gaia dela diote. Heroinaren kontsumitzeek ez dute gorantzarik ezagutu, nahiz eta Afganistanen ekoizpenak asko hazi -munduko ekoizpenen %75a. Marokoar haxixaren ekoizpenak, %62ra gutxitu dituzte lehorte eta bideratutako sustraikatzeek -%40an urritu dira gai honen lurlantze sailak. Afrikako beste lurralde batzuetan aldiz, cannabisaren ekoizpenak gorakada egin du, eta narkotrafikoa, erruz hazi da.