YOUNG PEOPLE USING CRACK AND THE PROCESS OF MARGINALIZATION

Guardado en:
VAN DER POEL, A., VAN DE MHEEN, D., YOUNG PEOPLE USING CRACK AND THE PROCESS OF MARGINALIZATION. DRUGS: EDUCATION, PREVENTION AND POLICY, Vol. 13, no. 1 (2006), p. 45-59.
Ref. 139785
Localización: SIIS R.1152 Archivo
Palabras clave:
Crack, Drogodependencias, Estudio cualitativo, Exclusión social, Factor de riesgo, Juventud
Resumen:
Artikulu honetan, crackaren kontsumoak gazte ezberdinen bizitzetan duen eragina aztertzen da. Rotterdamen, Holandan, buruturiko ikerketa kualitatibo baten emaitzak aurkezten dira. 2003ko ekaina eta abendua bitartean, hiri honetako 16-24 urte bitarteko 30 gazteri aurrez aurreko galdeketak burutu zitzaizkien. Guztiak ere, crackarekin erlazioa izandako gazteak ziren, batzuk iraganean eta beste batzuk elkarrizketa garaian ere kontsumitzaile ziren. Autoreek, crackaren kontsumoak gazteen harreman sozial eta pertsonalen gain izandako prozesua deskribatzen dute. Gazte gehienek, droga kontsumitzen hasi aurretik lagun talde bat zuten. Cannabisa, estasia edo kokaina esnifatuz hasi zuten beren droga ibilbidea. Nahiz eta hasiera batetan drogak dimentsio sozial bat izan eta lagun artean kontsumitu, pixkanaka, crack beharra areagotzen zihoan heinean, beren isolamendu maila ere handitzen joan zen. Bestalde, artikuluak zera azpimarratzen du: elkarrizketatu gehienek haurtzaroan famili arazoak bizi izan zituzten. Crack beharrak, lanpostua galtzea eta lapurretak burutzea bultzatu ditu gazte gehienak gainera: diru iturri ezak edo diru eskasiak (lanik ez dutenak, lanpostu prekarioetan dabiltza), legez kontrako hainbat ekintza burutzera bultzatu ditu gazte gehienak, hauetako hainbatek kartzelan, behin edo beste, egonaldiren bat egin duelarik. Autoreek azpimarratzen duten ondorioetako baten arabera, gazte hauek, crack kontsumoak marjinalizazio egoera batetara bultzatu dituen arren, jadanik marjinala zen beste egoera batetan aurkitzen ziren droga ibilbidea hasterako.