REUNITING LOOKED AFTER CHILDREN WITH THEIR FAMILIES: A REVIEW OF THE RESEARCH

Gardado en:
BIEHAL, N., REUNITING LOOKED AFTER CHILDREN WITH THEIR FAMILIES: A REVIEW OF THE RESEARCH. Londres, Joseph Rowntree Foundation, 2006, 118 p.
Ref. 139472
Localización: SIIS 24.8.130 Archivo
Palabras clave:
Acogimiento familiar, Características usuario, Factor de protección, Factor de riesgo, Intervención familiar, Literatura científica, Manuales, Menores, Protección de menores, Recaída, Transición, Reino Unido, EE.UU.
Resumo:
Ikerketa honetan, Erresuma Batuan eta Estatu Batuetan, babes-etxeetan hartuak dauden adin txikikoak nola biltzen diren berriz familian aztertzen duen literatura espezializatuaren berrikuste kritiko bat eskaintzen da, eta hiru galdera nagusiri erantzuten zaie: zein izaten da adin txikikoentzat familian berriz biltzearen emaitza? Azterlanetan ageri denez, adin txikikoek arrisku handia dute berriz ere abusuak edo abandonua gerta dakizkien, eta hauek, orohar, emaitza psikosozial okerragoak izaten dituzte babes-etxeetan edo adopzioan daudenek baino; ageriko gauza da beraz gizarte-lan uztartuaren kalitateaz hausnarketa egiteko premia. Bigarren auziak familian berriz biltzeko komenigarritasunarekin lotuta dauden faktore nagusien azterketari heltzen dio, eta ondorioztatzen da, besteak beste, tarteko adineko haurrek –4 eta 12 urte bitartekoek– familian berriz biltzeko aukera gehiago dutela, ez dagoela sexuak familian berriz biltzearen emaitzak baldintzatzen dituela erakusten duen inolako frogarik, jatorrizko familiaren osaera aldatu egiten dela adin txikikoa babesean hartuta dagoen denboraldian –eta horrek badu eraginik haurra familia-ingurura egokitzeko garaian–, edota gurasoen hainbat ezaugarrik –drogamendekotasunak, pobreziak, buruko eritasunak–, edota haurrenek –gaitasunik eza, jokamolde- arazoak– familian berriz biltzeko aukerak gutxiagotzen dituztela. Hirugarren auziari dagokionez, hau da, familian berriz biltzeko zerbitzu espezializatuek garatutako lanaren eraginkortasunari dagokionez, analizatu diren azterlanek elkarren kontrako emaitzak ematen dituzte, eta, hortaz, egileek ez dute ondorio esanguratsurik aurkitzen.