IS CANNABIS A GATEWAY DRUG?. TESTING HYPOTHESES ABOUT THE RELATIONSHIP BETWEEN CANNABIS USE AND THE USE OF OTHER ILLICIT DRUGS

Đã lưu trong:
HALL, W.D., LYNSKEY, M., IS CANNABIS A GATEWAY DRUG?. TESTING HYPOTHESES ABOUT THE RELATIONSHIP BETWEEN CANNABIS USE AND THE USE OF OTHER ILLICIT DRUGS. DRUG AND ALCOHOL REVIEW, Vol. 24, no. 1 (2005), p. 39-48.
Ref. 135552
Vị trí: SIIS R.1025 Archivo
Palabras clave:
Cannabis, Drogas ilegales, Drogodependencias, Efectos, Factor de riesgo
Bài tóm tắt:
Drogamenpekotasunen arloan eztabaida handienetakoa sortu duen gaietako bat cannabisa eta beste legez kanpoko droga gogorragoen erabileraren artean legokeen harremanaren izaeran datza. Urteetan zehar, hiru izan dira ikerlarien aldetik babes handiena jaso duten teoria edo azalpenak: batetik, cannabis erabilera gainontzeko drogen erabilerarako pasarte edo pasabide denaren teoria, gateway effect, deitu ohi dena, zeinak cannabisa eta gainontzeko droga ilegalen erabileraren artean kausaltasun harreman bat dagoela onartzea suposatzen baitu; bigarren azalpena zera litzateke, cannabis erabiltzaileek drogen merkatuarekin duten harremana dela eta, beste edozein substantzia lortzeko erraztasun eta aukera handiagoak dituztela eta gizarte-ingurune amankomun horren ondorio dela ikerketa epidemiologikoek cannabisa eta gainontzeko drogen artean antzematen duten lotura. Azkenik, badira beren azalpena pertsonalitate ezaugarri konkretuek izan dezaketen eraginean oinarritzen dutenak, alegia, cannabisa eta gainontzeko drogak erabiltzeko arrisku faktore pertsonalak antzekoak izanik, cannabisa erabiltzen dutenek beste droga batzuek erabiltzeko ere arrisku handiagoa dutela diotenak. Orain arte, azalpen bakoitzaren aldekoek beren teoriak baiezta-tzeko ahaleginak burutu dituzten arren, ez dute lortu beste bi aukerak guztiz baztertzeko adina froga. . Artikulu honetan, azken urteetan buruturiko ikerketak hiru teoria hauetako bakoitzaren inguruan eman dituen emaitzen berrikusketa bat burutzen dute autoreek, bakoitzak dituen puntu indartsuak eta ahultasunak adieraziz. Gaiari buruzko status questionis honekin batera, egunen batean arazo ezta-baidatsu honi irteera eman ahal izateko datozen ikerketetan erabili beharko liratekeen metodologia konkretuei buruzko gogoeta egiten dute autoreek.

Những quyển sách tương tự: IS CANNABIS A GATEWAY DRUG?. TESTING HYPOTHESES ABOUT THE RELATIONSHIP BETWEEN CANNABIS USE AND THE USE OF OTHER ILLICIT DRUGS